• eskatu aurrekontua

    Argibideak behar badituzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.

ZERBITZUAK

Hona hemen eskaintzen dizkizugun askotariko zerbitzuak. Gure helburua zure gogobetetasun osoa denez, beti soluzio guztiz indibidualizatua bilatzen dugu zure kasurako, zure premiei erabat egokitua. Galde iezaguzu konpromisorik gabe!

Dekorazioa eta barne-diseinua

Lagunduko dizugu eta, gainera, entzunen dizugu. Ongi dakigulako zuretzat oso garrantzitsua den zerbaitekin ari garela lanean, zure ametsetako etxearekin edo merkataritza lokalarekin. Horregatik, zuri laguntzeko konpromisoa hartzen dugu, inguru berezia, originala eta esklusiboa sortzeko, zure-zurea, zuk eta zure ingurukoek ahalik eta gogobetetasun eta konfort maila handiena lor dezazuen. Harrituko zara!

Gehiago irakurri →

Goi mailako dekorazioa

Zer soluzio behar duzu zure ametsetako etxea lortzeko? Guk ametsa egi bihurtzen lagunduko dizugu! Adituak gara eta esperientzia tatxagabe eta egiaztatua dugu hainbat teknika antolatzen eta gauzatzen: iztukuak, marmol itxurako akaberak, erliebeak, txoko eta sotoetarako akabera errustikoak, lurrak, lausodurak, paper pintatuak... Zure gustura eta zure neurrira. Beti konfiantzazkoak. Egiazta ezazu!

Gehiago irakurri →

Fatxadetako estaldurak

Proiektu profesional, zorrotz eta oso batetik abiatuta zure eraikineko fatxada osatzen duten elementu guzti-guztiak lantzen ditugu, kalitateko, estetikako, inpermeabilizazioko eta ingurumen eraginkortasuneko estandar handienei jarraituz. Zaharberritzeak, estaldurak, birgaitzeak, zuren tratamenduak...
Eskatu argibideak konpromisorik gabe!

Gehiago irakurri →

Lurzoruetako pinturak

Profesionalentzako soluzio profesionala eskaintzen dizugu. Hemen beti proposamen zorrotz, serio eta arduratsua aurkituko duzu. Erantzun bikaina eta berme handienak ziurtatzen dizkizugu lurzoruen tratamenduetan eta granailaketan. Hainbat motatako produktuekin egiten dugu lan: hormigoia margotzeko epoxi erako ur-pintura solugarriekin, poliuretanoekin, klorokautxuekin...
Hitz eginen dugu?

Gehiago irakurri →

Instalazioen
mantentze-lanak

Xehetasun guztiak zaintzen ditugu. Gure protokoloek neurri prebentiboak, babesekoak eta zuzentzaileak ezartzen dituzte erabilerak eta denborak berak zure instalazioetan eragiten dituzten eraginak mugatzeko eta ahalik eta gehien atzeratzeko. Aski egiaztatutako gaitasuna eta ezagutzak ditugu industria nabeetako, saltokietako, osasun etxeetako, kiroldegietako edo kirol instalazioetako zeinahi premiari erantzuteko. Egizu proba gurekin eta ez zaizu damutuko!

Gehiago irakurri →