• eskatu aurrekontua

    Argibideak behar badituzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.

Enpresa

APLITEC 2003. urtean sortu zen, familiako enpresa honen arduradunek beren negozioko egitasmoa finkatzea erabaki zutenean. Enpresa betidanik bereizi da eskaintzen duen aholkularitza pertsonalizatuagatik, bere trebetasunak eta ezagutzak etengabe eguneratzeagatik eta balio erantsi handiko soluzioetan espezializatua izateagatik.

Beraz, esperientzia zabaleko profesional taldea gara eta gure azken xedea bezeroen gogobetetasun osoa lortzea da. Partikularrentzat zein enpresentzat direla, garatzen ditugun proiektuek beti betetzen dituzte APLITEC osatzen dugsunentzat funtsezkoak diren bi balio. Gure lan guztiak ingurumenerako kaltegabeak dira eta, bereziki, zorrotz betetzen dute langileen osasunaren zaintzari eta babesari buruzko araudi guztia.

Kolorez eta
bizitzaz beteriko lekuak

Zure etxea, guretzat garrantzitsuena. "Arimadun" proiektuak eskaintzen dizkizugu, erabat zureak direla senti dezazun. Kolorez eta bizitzaz beteriko lekuak pentsatuko ditugu zuretzat, haietan oso esperientzia atseginak, erakargarriak, bakarrak, bereziak... bizi ahal ditzazun. Zuretzat soilik!

Balioak

Raw
Fidagarritasuna eta erraztasuna
Proiektu oso eta gardenak garatzeko konpromisoa hartzen dugu, hasiera-hasieratik zuk kontrolatuko dituzunak, ezusterik gabe. Bestetik, zuri ahalik eta enbarazu eta eragozpen gutxien eragitea bilatuko duten soluzioak bermatzen dizkizugu.

Raw
Berrikuntza eta kalitate handiena akaberetan
Xehetasun guztiak zaintzen ditugu. Gure proiektuek era harmoniatsuan uztartzen dituzte merkatuan aurki daitekeen azken teknologia eta gure lanaren bukaerako emaitzan bilatzen ditugun bikaintasuna eta eraginkortasun handiena.

Raw
Ezagutza eta erantzukizuna
Egiaztatutako gure ibilbide osoan zehar eskuratu ditugun ezagutzak eta esperientzia zorroztasunez aplikatzen ditugu. Gure ezagutzak zure zerbitzura paratuko ditugu, zuretzako soluziorik onena bilatzeko.

Raw
Konfiantza eta segurtasuna
Gure lana ez da bukatzen zure gogobetetasun osoa lortu arte. Zure helburuak gureak ere badira, emaitza berak bilatzen ditugu, entzunen dizugu eta aholku emanen dizugu. Ez baita proiektu bat gehiago. Zure proiektua da. Gure proiektua.