• eskatu aurrekontua

    Argibideak behar badituzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.

USAINEN AURKAKO PINTURAK

pinturas anti olores

Sukaldea, bainugela, garbiketa produktuak, etxeko abereak... Etxeetan usain asko biltzen dira. Maiz, gainera, jario horiek usain desatseginekoak izateaz gain kaltegarriak gerta daitezke gure osasunarentzat eta baita gure etxeko materialentzat ere. Orduan, zer egin dezakegu? Hemen proposatuko dizugun soluzioak usain txarrak deuseztatzeaz gain beste hainbat abantaila ditu.

Usainen aurkako pinturen 5 abantaila handiak.

Iñaki Asirón

Ikerketa berrienen ondorioz, usainen aurkako pinturaren erabilera hedatu da. Hala, jatetxe eta hoteletan ohiko soluzioa izatetik etxebizitza partikularretan gero eta gehiago erabiltzen den aukera izatera pasatu da produktu hau.

Aldaketa horrek ez gintuzke harritu behar, produktu honek gure sudurrarentzat bereziki desatseginak diren jarioak deuseztatzeaz gain, erabiltzaileei bost "abantaila handi" eskaintzen dizkie eta. Hauexek:

- Naturala eta biologikoa da. Osagai berezi batzuk modu jakin batean konbinatuz lortzen da pintura mota hau bakterizida, usainen aurkakoa eta fotokatalitikoa izatea; azken horrek esan nahi du aireko substantzia kaltegarriak karbono dioxido eta ur lurrun bihurtzen dituela.

- Edergarri gisa eta dekoraziorako aukera ugari eskaintzen ditu. Orain arte pintura mota honen erabilera oso mugatuta zegoen kolore gama "mugatua" zuelako baina dagoeneko ez da hori gertatzen, gaur egun usainen aurkako pinturen 86 tonu desberdin ere badaudelako.

- Iraunkortasuna. Frogatu da produktu honek ohiko pinturak baino emaitza hobeak dituela. Horrek esan nahi du aurreztu egiten dela produktuak eskuratzeko kostuetan eta, batez ere, soluzio honekin dekoratu nahi dugun eremuan eman beharreko "esku" kopuruaren plangintzan.

- Eraginkortasuna. Azken azterlanek berretsi dute soluzio mota honen litro bakarrarekin pareta baten edo sabai baten 10 metro karratu estaltzen direla. Aprobetxamendu horretaz gain, aipatu behar da usainen aurkako pinturek errendimendu handia dutela arnasten dugun airea garbitzeari dagokionez.

- Balio aniztasuna. Mota honetako pinturak primeran egokitzen dira barneko zein kanpoko eremuetara eta, halaber, paretetara, sabaietara eta azalera lau zein izurtsuetara. Horietan guztietan erraz eta eroso ematen da.

Ondorioz, usainen aurkako pinturak izugarri onuragarriak dira ingurumenarentzat eta, azken finean, mundu guztiarentzat. Nolanahi ere, honelako soluzioek eskaintzen dituzten abantaila guztiak lortu ahal izateko, era honetako aplikazioen erabileran ibilbide egiaztatua eta ezagutza frogatzen duen kalitatezko profesional batengana jotzeko gomendatzen dugu.

Aplitec ibilbide luzeko profesional egiaztatuek osatzen dugu eta atsegin handiz bilatuko dugu zure premiei erantzuten dien eta zuri hobekien egokitzen zaizun soluzioa. Galde iezaguzu konpromisorik gabe!