• eskatu aurrekontua

    Argibideak behar badituzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.

ARBEL-PINTURA PARETETAN

microcemento & cemento pulido

Haurren logela dekoratzerakoan kinka larrian aurkitzen dira guraso asko gaur egun. Zenbat diru inbertitu eta, batez ere, zer materialez hornitu hain garrantzitsua eta, aldi berean, hain "delikatua" den gela bat? Erantzuna arbel-pintura pote soil eta xume bat izan liteke...

Arbel-pintura: gurasoentzako aliatu onena haurren logela dekoratzerakoan.

Iñaki Asirón

Guztiok dakigu jakin Picasso txiki pila bat daudela gure etxeetan. Espresionismoaren edo arte abstraktuaren maisu txikiek, maiz ez-ulertuak diren horiek, izugarri maite dute beren artearen onena gure etxeko paretetan zirrimarratzea, beren logelan bereziki, ezta? Guraso askok izerdi hotza botatzen dute beren txikien arte zaletasunagatik gal dezaketen denbora eta dirutza pentsatzen dutenean.

Alabaina, materialen gaineko ikerketa guraso horiei guztiei laguntzera etorri da. Arbel-pintura prestakin sintetiko iraunkorra da, hainbeste, haren gainean idatz daitekeela eta ondoren idatzitakoa arazorik gabe ezabatu. Horren erraza al da? Bai horixe.

Hori bai, soluzio hau guztiz eraginkorra izan dadin, bada baldintza txiki bat: marrazkia klarionekin egitea (zuriak zein koloretakoak izan daitezke). Orduan, ezabatzeko aski izanen da zapi heze bat edo, bestela, latexezko ezabagailu bat.

Soluzio honen beste abantaila aipagarri bat da pintura mota honek ez diela inongo kalterik egiten txikienei. Halaber, makina bat aukera ematen dituen proposamen interesgarria dugu. Izan ere, kolore beltz edo berde ilun klasikoetatik askotariko tonuetara pasatu da: urdin argia, turkesa, laranja, gorria, morea, arrosa, berdea... Horregatik, oso probetxugarria da apaintzeko eta dekoraziorako.

Era berean, aipatzekoa da soluzio honek sukalderako ere balio duela, adibidez, erosketa zerrendaren txokoa sortzeko edo mahaiaren inguruan familiako kide bakoitzaren tokia zein den adierazteko.

Hainbeste abantailaren berri izan ondoren zure etxean arbel-pintura erabili nahi baduzu, ez ezazu ahaztu azken aholku hau: jo ezazu beti kalitatearen eta jakintzaren aldetik ibilbide ezaguna frogatzen duten profesional egiaztatuengana.

Dudarik gabe, gure kasua da hori. Aplitec ibilbide luzeko profesional egiaztatuek osatzen dugu eta atsegin handiz bilatuko dugu zure premiei erantzuten dien eta zuri hobekien egokitzen zaizun soluzioa. Galde iezaguzu konpromisorik gabe!