• eskatu aurrekontua

    Argibideak behar badituzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.

PINTURA EKOLOGIKOALA

La pintura ecológica

Azken aldian, merkatuan gero eta presentzia handiagoa du pintura mota berri batek. "EKOLABEL" ikurra daukaten soluzioez ari gara. Zeintzuk dira pintura horien ezaugarri nagusiak eta, batez ere, zer abantaila dakar horiek erabiltzeak?

Pintura ekologikoak: zure obrarako, ingurumenerako eta zuretzako onurak.

Iñaki Asirón

Kontsumitzaileengan handitzen ari da ekologiarekiko kontzientziazioa eta gaiak asko arduratzen ditu. Horrek pinturak ekoizten dituen industria atzerantz begirarazi du. Hala, urte duela batzuk hain modan izan ziren soluzio sintetikoak beren hegemonia galtzen hasi dira, agertu berri diren pintura ekologikoen edo "EKOLABELDUN" pinturen alde.

Era horretako proposamenek produktu biologiko eta naturalak erabiltzen dituztenez, neurri handi batean gizakiek duela urte asko erabiltzen zuten pintura motaren berreskurapena ekarri dute. Noski, hizpide ditugun pinturak aspaldiko haien bertsio berritu eta eguneratua dira, gaur egungo baliabide eta ezagutza itzelei esker. Nolanahi ere, ideia berbera izan arren, pintura "jasangarri" berri hauek oso aukera interesgarriak eskaintzen dituzte, bereziki hiru esparru handi hauetan:

Ingurumenerako onurak

- Ez dira ohiko pinturak bezain toxikoak eta ekoizpen prozesua ez da hain kaltegarria substantzia sintetikoen ordez substantzia organikoak erabiltzen direlako; ur-pinturak dira.

- Ingurumenean inpaktu txikiagoa eragiten dute eta ez dira hain kaltegarriak inguruarentzat eta airearentzat, ez dutelako ez konposatu organiko lurrunkorrik (KOL) ez hidrokarburo aromatiko lurrunkorrik; pintura sintetikoek, aldiz, badituzte.

Zure proiekturako onurak

- Gogorragoak eta iragazgaitzagoak dira. Adibidez, silikato-pinturak birziklatutako beira urtzean oinarrituriko prozesuen bitartez lortzen dira, eta aukera ideala dira kanpoko proiektuetarako edo aterpe gabe dauden tokietarako.

- Kolore puruagoak dituzte eta, gainera, funtzio fungizida eta bakterizida betetzen dute. Ezagugarri garrantzitsu hori dute kare-pinturek (kare hidraulikoa bestelako gehigarri natural eta organikoekin nahastearen emaitza) eta buztinean oinarriturik ekoizten diren pinturek. Horregatik, bi pintura mota horiek oso gomendagarriak dira barneko eremuetarako.

Zure osasunerako onurak

Pinturak eta bernizak erabiltzearekin loturiko arrisku faktore nagusietako bat produktu horiek aplikatzen diren bitartean gertatzen da. Soluzio sintetikoak badira, pintatzerakoan airean isuri kimikoak askatzen dituzte eta frogatuta dago substantzia horiek hagitz kaltegarriak direla gure birikentzat eta baita gure nerbio sistemarentzat ere.

Aldiz, hizpide ditugun produktuek ez dute horrelako arriskurik gehienak gure gorputzarentzat arriskutsuak ez diren osagai naturalekin egiten direlako.

Aipatu ditugun abantaila horiei beste bi gehitu beharko litzaieke. Garbitu daitezkeen produktuak dira, pintura begetalen kasuan, eta, batez ere, gama kromatiko zabaleko pinturak direnez, gure proiektuaren estetikarako onuragarriak dira.

Edonola ere, informazio hau guztia irakurri ondoren beste argibideren bat behar baduzu edo zeinahi zalantza argitu diezazugun nahi baduzu, gogora ezazu Aplitec egiaztatutako profesionalek osatzen dugula eta atsegin handiz bilatuko dugula zure premiei erantzuten dien eta zuri hobekien egokitzen zaizun soluzioa. Galde iezaguzu konpromisorik gabe!