• eskatu aurrekontua

    Argibideak behar badituzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.

Paper pintatuak

Paper pintatuak

XX. mendeko 70eko eta 80ko hamarkadetan Espainiako etxe gehienetan dekorazioaren elementu izarra izan zen. Denek irudikatzen dugu gure haurtzaroan auzoetako zinemetan gozamenez ikusten genituen film mitikoetan agertzen ziren logela eta egongela haietako hondo mutu gisa. Halere, teknologia berriek eraberritu dute eta mito hura haustea lortu. Hala da, paper pintatuak "vintagearen" ikur handia izateari utzi dio, eta zergatik azalduko dugu hemen.

Bost arrazoi on etxeko hormak paper pintatuarekin apaintzeko.

Iñaki Asirón

Paper pintatua gaurkotasunaren lehen planora itzuli izana azaltzen duen lehenengo arrazoiak erraztasunarekin du zerikusia.Izan ere, erraz eta azkar jartzen da, hau da, ez da batere zaila paper pintatua aplikatzea. Gainera, horri bigarren arrazoia erantsi behar zaio: produktu merkea da, prezio aldetik arrazoizkoa eta oso neurrikoa, azken kontsumitzaileak beti begi onez ikusten duen zerbait.

Barietatea da beste dekorazio soluzio batzuen aurretik paper pintatua aukeratzeko hirugarren arrazoia. Akaberen eta diseinuen ugaritasuna. Kolore eta testurei dagokienez, paper pintatua katalogo zabalenetakoa eskaintzen duen materialetako bat da, aukera ideala berdingabeko gelak diseinatzeko edo berregiteko, bizitzaz beteak eta, batez ere, erabiltzen dituztenentzat oso erosoak izan daitezen.

Beste arrazoi bat, laugarrena, paper pintatuaren berezko ezaugarriekin lotua da. Horrek esan nahi du, zehazki, dekoraziorako aukera honek erresistentzia handia duela hezetasunaren aurrean eta denborarekin egin ohi diren urratuen aurrean.

Azkenik, arrazoi estetikoa dago. Ur epelarekin garbitze soilak jatorrizko distira berreskurarazten die paper pintatuz estaliriko paretei eta, finean, oso ahalegin txikiarekin birgaituriko gune bat izanen dugu, begirada zorrotzenaren azterketa gainditzeko prest beti.

Esan berri dugunari, dena den, azken aholku bat erants diezaiokegu. Dekorazio harmoniatsu eta orekatua lortzeko elkarrekiko osagarriak diren elementuak behar bezala konbinaturik erabiltzea da giltza.

Hizpide dugun gai honetan, adituek gomendatzen dute paper pintatua gela batean nabarmendu nahi ditugun eremuetan erabiltzea beti eta ez bigarren planoan geldituko direnetan. Azken horietarako egokiagoa da areto osoari simetria, edertasuna eta berotasuna (etxe bat dekoratzean bilatzen diren hiru helburu handiak) emanen dioten pintura tonuak erabiltzea.

Edonola ere, informazio hau guztia irakurri ondoren beste argibideren bat behar baduzu edo zeinahi zalantza argitu diezazugun nahi baduzu, gogora ezazu Aplitec egiaztatutako profesionalek osatzen dugula eta atsegin handiz bilatuko dugula zure premiei erantzuten dien eta zuri hobekien egokitzen zaizun soluzioa. Galde iezaguzu konpromisorik gabe!