• eskatu aurrekontua

    Argibideak behar badituzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.

epoxi PINTURA

resinas epoxi

Epoxi erako pinturez hitz egiten dugunean beren iraunkortasunagatik eta erresistentzia handiagatik gailentzen diren soluzioez ari gara. Dagoenik onena dira oso azalera irregularretan edota etengabeko higadura jasan behar dutenetan emateko, lurzoruetan, paretetan edota kanpoko hormetan kasu. Edonola ere, emaitza onena lortzeko produktu hori kudeatzen jakin behar da eta gutxieneko erabilera aholkuak bete behar dira. Jarraian azalduko ditugu.

Epoxi erako pintura: abantailak eta erabilera aholkuak.

Iñaki Asirón

Lehenik, aipatu behar da produktu hauek ez direla gainerako pinturak bezala saltzen, formatu berezi batean baizik. Izan ere, epoxi erako pinturak sorta berean doazen bi ontzitan saltzen dituzte, benetan erretxina baten eta katalizatzaile baten nahasketa baitira. Bi elementuak batutakoan produktuak lau ordu inguru iraun dezake. Denbora hori pasatu eta gero, produktua gogortu egiten da eta erabilezina da.

Bigarrenik, kontuan hartu behar da epoxi erako pintura oso malgua dela. Atmosferako hezetasunarekin kontaktuan sartu bezain laster geruza iragazgaitz bat sortzen da, edozein azaleratara perfektuki itsasten dena, azalera oso irregularra izanik ere. Horri esker, epoxi pintura eman zaion azalera guztiz inpermeabilizatuta gelditzen da.

Azkenik, bizitza ziklo nahiko motza duen produktua denez, oso eremu konkretuetan aplikatzea gomendatzen da, batez ere, etengabe erabiltzen direlako edo aire zabalean daudelako higadura prozesu jarraituak jasaten dituzten tokietan.

Kasu horietan onena epoxi erako pinturaren bi geruza ematea da, artilezko arrabol baten bidez, lehenengo eskualdiaren eta bigarrenaren artean 24 orduko tartea utziz. Bigarren geruza eman eta gero soluzioari gutxienez bi egunez "arnasa hartzen" uztea komeni da, guztiz itsatsi eta erabat gogortu dadin.

Edonola ere, informazio hau guztia irakurri ondoren beste argibideren bat behar baduzu edo zeinahi zalantza argitu diezazugun nahi baduzu, gogora ezazu Aplitec egiaztatutako profesionalek osatzen dugula eta atsegin handiz bilatuko dugula zure premiei erantzuten dien eta zuri hobekien egokitzen zaizun soluzioa. Galde iezaguzu konpromisorik gabe!