• eskatu aurrekontua

    Argibideak behar badituzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.

HUMEDAD POR CAPILARIDAD

microcemento & cemento pulido

Zalantzarik gabe, edozein etxe edo lokal jaberi suerta dakiokeen arazo gogaikarrienen eta, aldi berean, ohikoenen artean sar ditzakegu hezetasunak. Alabaina, ba al dakigu benetan zerk eragiten dituen? Eta are garrantzitsuagoa dena, nola konpon ditzakegu modurik azkarrenean eta erosoenean? Horretaz guztiaz mintzatuko gara jarraian.

Zure etxeko hezetasunei nola aurre egin eta arazoa nola konpondu.

Iñaki Asirón

Gaiaren harira etorriz, baiezta dezakegu etxe batean edo lokal batean hezetasunak, funtsean, hiru arrazoigatik sortzen direla:

- Ura iragaztearen ondorioz. Ura sar daiteke kanpotik, itxituretako akatsetatik, zein barrutik, puskatutako hodietatik. Hezetasun mota hau gehien bat beheko solairuetan, lokaletan, sotoetan eta erdisotoetan gertatzen da. - Kondentsazioaren ondorioz. Aireztapen okerragatik, giroko hezetasunak sabaiei eta paretei eragiten die. Era honetako hezetasunak, estetikarentzat kaltegarriak ez ezik, arazo larriagoen iturburu izan daitezke eta, muturreko egoeretan, etxean bizi direnen osasunari kalte egin diezaiokete. - Kapilaritatearen ondorioz. Hezetasun mota hau hasieran aipatu dugun hezetasun motaren oso antzekoa da. Arazo hau lurzorutik iragazten den uraren erasoa jasaten duten gaizki inpermeabilizatutako sotoetan eta behe solairuetan agertzen da, hain zuzen ere, iragazgaizteko materiala gaizki aplikatu delako edo aski ez delako.

Horrenbestez, lehenengo gomendioa da adi zaintzea zantzu jakin batzuk agertzen diren: lurruna beiren gainean, lizuna izkinetan edo sabaietan edota arrakalak eta zartatu handiak. Izan ere, arazoa sortzen ari dela adieraz dezaketen lehen aztarnak dira. Zer esanik ez, konpondu ahal izateko, askoz errazagoa, erosoagoa eta merkeagoa izanen da arazoari lehenengo unean heltzea eta ez ur-iragazte hori jadanik ezkutatu ezin den errealitatea denean.

Dena dela, arreta hori alferrikakoa izanen da gure etxearen edo lokalaren egitura eratzen duten materialek ez badituzte betetzen hezetasunen arazoari aurre egiteko ezinbestekoak diren baldintza eta kalitateak. Horregatik, etxe berria estreinatu behar badugu hala nola zaharberritze prozesu bati ekin behar badiogu, aditu bati galdetzea komeni da eta, batez ere, kontuan izatea hezetasunen aurkako pintura ematea konponbide eraginkorrena izan daitekeela horren ohikoak eta, era berean, horren gogaikarriak diren egoerentzat.

Baina kasu, zer baldintza bete beharko ditu hezetasunen aurkako pintura horrek? Silikonazko erretxinaz eginiko produktu hidrofugoa izanen da. Mota horretako produktuak, gainera, edozein azaleratan eman daitezke (igeltsuzko hormetan, hormigoian, zementuan...), eta tonu aukera izugarria eskaintzen dute, beraz, estetikaren aldetik ere soluzio biribila izanen dugu.

Edonola ere, informazio hau guztia irakurri ondoren beste argibideren bat behar baduzu edo zeinahi zalantza argitu diezazugun nahi baduzu, gogora ezazu Aplitec egiaztatutako profesionalek osatzen dugula eta atsegin handiz bilatuko dugula zure premiei erantzuten dien eta zuri hobekien egokitzen zaizun soluzioa. Galde iezaguzu konpromisorik gabe!