• eskatu aurrekontua

    Argibideak behar badituzu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.

Mikrozementua

microcemento & cemento pulido

Ba al zenekien jatorrizko lurzorua altxatu beharrik gabe eremu bat berritzeko sistema original eta merkea dagoela jadanik merkatuan? Pentsa zenbat diru aurreztu eta, batez ere, zenbat eragozpen (zarata, zikinkeria...) saihets dezakezun!

Mikrozementua: soluzio original eta merkea zure zaharberritze obrarako.

Iñaki Asirón

Izan ere, mikrozementuarekin koloretako estaldura jarraituak lortzen dira eta lehendik zegoen euskarria kendu gabe aplika daiteke, azulejuen, baldosen, mosaikoen, taulen, hormigoiaren, igeltsuaren edota pladurraren gainean, adibide batzuk aipatzearren.

Gainera, hizpide dugun produktua bereziki balioetsia da loftak bezalako lokalen zaharberritze lanetan eta, poliki-poliki, etxeen esparruan ere bidea egiten ari da.

Hiru abantaila handi ditu:

- Irudia. Estetika industriala, modernoa eta originala du, lurzoruetan zein hormetan eman daiteke eta ez ditu alikatatuetan ohikoak diren junturak

- Erresistentzia eta iragazgaiztasuna. Soluzio ideala da kanpoko terrazetarako, igerilekuen barrualderako edo dutxen ingururako, adibidez.

- Fintasuna. Oso material arina eta moldagarria da. Mikrozementu geruza batek apenas hartzen du hiru milimetroko lodiera.

"Aukera handi" horiekin batera, bada ahaztu beharko ez genukeen bat, besteak bezain garrantzitsua: mikrozementuak eskaintzen duen kolore gama, merkatuan aurki daitezkeenen artean bariatuenetakoa eta zabalenetakoa.

Anima zaitez aspaldi buruan zenuen baina egitera ausartu ez zaren birgaitze edo berritze proiektua gauzatzera! Mikrozementuarekin erraza, erosoa, azkarra eta oso merkea da.

Aplitec ibilbide luzeko profesional egiaztatuek osatzen dugu eta atsegin handiz bilatuko dugu zure premiei erantzuten dien eta zuri hobekien egokitzen zaizun soluzioa. Galde iezaguzu konpromisorik gabe!